Fisioterapia eta osteopatia · Gipuzkoa
Mugitu berriro. Izan zu berriro.
Zure gorputzak badu zer kontatu. Entzun diezaiogun. Fisioterapia pertsonala eta hurbila, gustuko duzun horretara itzul zaitezen.
Ezagutu Laguntza
Euskaraz eta gaztelaniaz
01 / ZURETZAKO ARRETA
Gorputz bakoitzak,
bere historia.
Mina duzunean, lesio baten ondoren edo hobeto mugitu nahi duzunean. Abiapuntua zu zara beti.
Zerbitzu guztiak
Fisioterapia
Zer gertatzen zaizun ulertu, eta zuretzako bidea aurkitu.
Terapia manuala
Mina eta mugimendua lantzeko eskuzko teknikak.
Osteopatia
Gorputzaren ikuspegi zabala, banakako baloraziotik abiatuta.
Errehabilitazioa eta ariketa
Indarra eta konfiantza, zure egunerokora itzultzeko.
Fisioterapiako Teknika Espezializatuak
Terapia manuala · Osteopatia · Puntzio lehorra · Neuromodulazioa
02 / PERTSONA BAT, ZUREKIN
Kaixo,
Jokin naiz.
Laguntza nire herrian, Urnietan, zaintzeko modu bat da.
Fisioterapeuta naiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduatua. Terapia manuala, ariketa eta teknika espezifikoak uztartzen ditut, zure egoeraren arabera. Baina lehenengo, entzun egiten dizut.
- COFPV · 3618
- Fisioterapiako gradua · NUP
- Deusto FCko fisioterapeuta
03 / ELKARREKIN EGINGO DUGUN BIDEA
Lehen unetik,
zure ondoan.
Zure helburuak. Zure erritmoa. Zure bidea.
-
01
Elkar ezagutuko dugu.
Zer gertatzen zaizun, zerk kezkatzen zaituen eta zer berreskuratu nahi duzun kontatuko didazu.
-
02
Zure egoera baloratuko dugu.
Azterketa egin, eta tratamenduaren aukerak zurekin adostuko ditut.
-
03
Aurrera egingo dugu.
Tratamendua eta ariketa zure bilakaerara egokituko ditugu, pausoz pauso.
04 / ZURE TOKIA URNIETAN
Hurbil.
Patxadaz. Zuretzat.
Entzuteko eta zurekin lan egiteko espazio bat. Urnietan, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria eta Donostiatik gertu.
Ezagutu kontsulta Zubitxo Plaza, 3 · Urnieta
Zer gertatzen da lehen saioan?
Zer gertatzen zaizun eta zure helburuak zein diren hitz egingo dugu. Ondoren, balorazio fisikoa egingo dut eta tratamenduaren hurrengo urratsak zurekin adostuko ditut.
Nola har dezaket hitzordua?
WhatsApp bidez idatz dezakezu 688 734 113 zenbakira, edo 943 036 070 zenbakira deitu. Kontaktu orriko formularioa ere erabil dezakezu.
Zer ekarri behar dut?
Arropa erosoa ekartzea komeni da. Kontsultaren arrazoiarekin lotutako txostenak edo probak badituzu, ekar ditzakezu.
Euskaraz artatzen duzu?
Bai. Euskaraz zein gaztelaniaz hitz egin dezakegu, erosoen sentitzen zaren hizkuntzan.
HEMENDIK HASTEN DA
Zer moduz
zaude?
Kontaidazu. Lehen urratsa elkarrekin emango dugu.
Idatzi WhatsApp bidez Aldez aurreko hitzorduarekin · Urnieta, Gipuzkoa